#5.- Kateatu blokeak



469c190ed3b294d088f4a231e1077b37df44b32f6d9ad78ba84cada8db80a564.png

Hitzak ezagutzea beharrezkoa da kontzeptuak barneratzeko eta  Aurreko atalean CBDC edo banku zentral digitalei buruz jardunean, 'blockchain' hitza erabili genuen. Egin dezagun beraz 'blockchain'aren historian errepaso labur bat.
80 hamarkadan, interneteko erabiltzaileen pribatasuna areagotzeko premia ikusi zuen persona talde batek eta horretarako tresna kriptografikoak erabiltzen hasi ziren. Talde hori, Cypherpunks bezala ezagutzera eman zen. Izen hau teknologia kriptografikoen ( cypher) eta cyberpunk, zientzia fikzio futurista azpigeneroaren arteko hitz jokua delarik. Eric Hughes, Tim May eta John Gilmore ziren taldeko kide batzuk eta 1993an Erik Hughes-ek, talde honen ideiak azaldu eta gizartea bere pribatasuna defendatzera deitzen zuen Cypherpunk manifestua argitaratu zuen.
Manifestu hartatik hasita, taldea indartuz eta internetez edatzen joan zen eta hilero egiten zituzten batzar presentzialez gain, cypherpunks taldeko kide guztiak batzen zituen posta zerrenda bat osatu zen. Zerrenda hontan, Julian Assange, Nick Szabo, Wei Dai, Hal Finney, Adam Back eta Satoshi Nakamoto azaltzen ziren adibidez.

d81ea50d1448ee4cca44f5390bc4c256fa8918df04cc1da8fd08427e244f28ec.jpg
Ordurako, blockchain teknologia lehen hurratsak ematen hasia zen Stuart Haber eta W. Scott Stornetta-ren eskutik. Bi hauek, tresna kriptografikoez baliatuz, dokumentuen denbora markak inork ez manipularzeko bloke kate bat asmatu  zuten. Teknologia geldiezina da eta pausu bakoitzak beste bat dakar. 1997an Adam Back-ek 'proof of work' protokolo bat sortu zuen Hashcash izenarekin eta urte berean Wei Dai-k, b-money izeneko
transakzio-sistema automatizatua, banatua eta arakagarria sortu zuen.... pausoz pauso, azkenik 2008ko urriak 31an eman zuen jauzi handiena blockchain teknologiak, Satoshi Nakamoto izenpean sinaturik, Bitcoin White Paper dokumentua jendartera zabaldu zenean bitcoin.org dominioaren bitartez.
Gauza gutxi dakigu Satoshi Nakamotori buruz, eta ez dira gutxi izen hau goitizena dela eta bere atzean talde bat dagoela susmatzen dutenak, baina dena den, Nakamotok 2008an kontzeptualizatu zuen lehen blockchain, eta hortik garatu da teknologia kriptomonetez haraindiko aplikazio askotan. Satoshi Nakamotok 2009an kaleratu zuen teknologiari buruzko lehen txostena. Txostenean, teknologia konfiantza digitala hobetzeko ondo hornituta zegoela azaldu zuen, deszentralizazio itxura zuelako eta horrek esan nahi zuelako inork ez zuela ezer kontrolatuko... baina azken hau sinestea, ez zait horren erraza egiten.
Bitcoin-en bloke kateko lehen transakzioa, 2009ko urtarrilak 12an erregistratu zen, lehen blokean (genesis blokea) 50 BTC (bitcoin) minatu ondoren, 10BTC bidali zizkion Satoshi Nakamotok, Hal Finney bideojoku garatzaileari. Baina transakzio hau egin eta urtebetera eman zitzaion lehen aldiz erabilgarritasuna, Bitcoin foro baten Laszlo Hanyecz-ek eskaintza hau egin zuenean:

"10.000 bitcoin ordainduko ditut pizza pare baten truke. Agian 2 handi, bihar soberakin batzuk izateko. Gustatzen zait pizza pixka bat soberan edukitzea gero pikatzeko. Zuk zeuk egin dezakezu pizza, eta nire etxera ekarri, edo gertuen duzun jatetxetik eskatu nire etxera ekartzeko. Nire helburu bakarra janaria lortzea da, nire bitcoinen truke, janaria ez prestatzearen eta ez eskatzearen truke."

Hau izan zen, Bitcoinaz eginiko lehen merkatal transakzioa. 10.000BTC, 30$ inguruko balioa zuten bi pizzen truke.

4390922ef0e40b4b46c59503702da54a26bf2223c2b4a16fedfd9c8bcce65b52.jpg

 

Jende askok Bitcoin eta blockchain gauza bera direla uste duen arren, hau ez da horrela. Blockchain, orotariko aplikazioak bultzatzen dituen teknologia da eta BTC kriptotxanpona berriz, teknologia hontan oinarrituta dagoen gai bat, blockchainen oinarritua izan den lehen aplikazioa hain zuzen. Nakamotok, puntuz-puntuko ( p2p, edo peer to peer) sistema elektroniko bezala definitu zuen bere artikulu teknikoan eta genesi blokea eratu zuen, bertatik atera zirelarik ondorengo blokeak, denak interkonektaturik.

Bitcoinen ibilbidearen hastapenean Silk Road bezalako webgunea aueki genezake. Dark web-eko orrialde hau 2011an sortu zen eta erabiltzaileek, armak, drogak eta medizinak erosi zitzaketen bertan, Bitcoinekin ordainduz.  Bertako zuzendaria aldatuz joaten zen, beti ere anonimoki eta Dread Pirate Roberts goitizenpean. Orrialde hau 2013an bertan behera geratu zen, Ross Ulbricht orduango zuzendaria atxiloturik eta irabazi guztiak atzeman zituen FBI-k.
Konfiskaturiko BTC hauek, enkantean jarri ziren, 2014tik 2017 bitartean iraun zuen prozesuak eta 28 milioi dolarreko balioa izan zuten.
Harrezgero, Blockchain zein Bitcoinen teknologiek sendo jarraitzen dute ibilbidea onarpen maila handitzen. Horren mostra gisa besteak beste, espainiako burtsa blockchainen sartu izana edo aurreko ataletan adierazi bezala, hainbat herrialdek Bitcoinengatik egin duten apustua.

 

e88d3265f214a962669165bb365f863aa00351298548c0d1848785870c1dc3ae.jpg

 

How do you rate this article?

0


B Desertua
B Desertua

Moebius-ek sorturiko lurraldeaz gain, orain Txapa irratiko irratsaioa ere bada. Blockchain-eko bizipenak eta ikasten goazena hemen idazteko asmoarekin zabaldutako horma da hau.


B Desertua...Kriptokeitxan!!
B Desertua...Kriptokeitxan!!

Horma hau erabiliko dut, habiada bizian garatzen eta mutatzen ari den kripto mundu honi, argazki batzuk atera eta eskegitzeko asmoz. Agian, hizkuntza bat baino gehiago erabiliz baina beti ere gehiena Euskaraz , bidean harrapatu eta probatu ditudan proiektu eta jokoen nire ikuspuntua isladatzen saiatuko naiz.///////

Send a $0.01 microtip in crypto to the author, and earn yourself as you read!

20% to author / 80% to me.
We pay the tips from our rewards pool.