#4.- Digitalizatzen

By berbenir | berbenir...Kriptokeitxan | 19 Apr 2022


Aurreko atalean, diruaren marrazki bat egiten saiatu nintzen pixka bat ulertu daigun zertaz ari garen hitzegiten. Gaur berriz, diru digitalaren zirriborro bat lantzen saiatuko naiz.

Ahoz aho dabilen sekretua bailitz, eskudiruaren desagertzera garamatzaten zurrumurrua, neurri ezberdinean guztion belarritara iritsi den kontua da. Egia den edo ez ez dut nik epaituko, baina argi dago gero ta gutxiago erabiltzen dugula diru fisikoa eta horretarako gero ta erraztasun gehiago ere baditugu. Pintxo eta zuritoa txartelarekin tabernan ordaintzea jadanik ez zaigu arraroa egiten, mugikorrarekin ere ordaindu daiteke eta 'Bizum' bidezko transferentziak guztiz normalduta daude. Banku guztiek daukate mugikorreko 'app'-a eta gestorearekin bertatik jarri zintezke kontaktuan, kreditu bat eskatu zenezake, transferentziak egin,...Aldaketa honen bilakaera astiro doala iruditu arren, jadanik bada atzean geratu den jendea eta batzuk oraindik, euren bankuko kartilla hartuta eguneratzera joaten jarraitzen dute, sistemak berdin jarraitzen duelkoan. Baina ez da horrela, aldaketa nabarmena da jadanik eta ekosistema digital berri hau arrakala handia ari da sortzen.

1019d104a510ff8f30b7a2f47131e6aabd821fecdeff9a4dec83a0d3c339ced6.jpg

Orainarte Bitcoin hitza soilik erabili dut gauzak sinpleago azaltzeko hasiera hontan, baina muinean sartu aurretik, CBDC edo Txanpon digitalen banku zentralak zer diren ikusiko dugu. 
Izenak berak dioen bezala, banku zentral digitala da CBDC bat eta honek emititzen duena tokiko txanponaren baliokide digitala da. Blockchain teknologian oinarritzen da ( aurrerago sartuko gara hitz honekin), estatuak kontrolatzen du eta bere helburutako batzuk, transferentziak bizkortzea, eskudirua ordeztu eta bere garraio, ekoizpen, mantenu... kostuak ekiditzea, delinkuentzia murriztea ( blockchainen eragiketa guztiak erregistratzen dira) eta krisien inpaktua lausotzea dira besteak beste. Jadanik badira CBDCekin frogak egiten ari diren herrialdeak, hala nola; Suitza, EEBB, Frantzia, Suedia, Israel, Nigeria...eta beste hainbat, eta denetan aurreratuena China dugu, neguko olimpiar jokoak baliatuz aktibatu duen Yen digitalarekin, naiz ta arrakasta handiegirik ez duen lortu jendea beste tresna batzuk erabiltzera ohituta dagoelako. Hala ere, egin dituzten frogen artean arreta eman zidan txanponaren erabilera geografikoki mugatuta egin zutenak. Hau da, demagun Shangaiko biztanleak garela eta 'pandemian' itxitura perimetral bat ezarri digutela, ba inor bere eremutik atera ez dadin muga geografiko zehatz batzun barruan erabil ahalko zenuke zure 'e-wallet' edo kartera digitalean dauzkazun Yen digitalak.
'BCE' edo Europar banku zentralak ere euro digital baten garapenean lanean diardu eta 2022ko Apirilak 05 eta ekainaren 14arte irekia du jendearen eritziak batzeko kontsulta publiko bat. Bertan agerian gelditzen dira herritarrek txanpon mota hauekiko dituzten kezka eta zalantzak, pribatutasun eza eta kontrolaren areagotzea direlarik batipat. Europear biztanleek datu pertsonalen pribatasuna bermatzen duten ordainketa moduak nahiago dituzte, eta honen aurrean, euro digital honen proiektu buru den Fabio Panettak, 1000€arteko transakzio anonimoak egin ahal izateko ate bat ireki nahi badu ere, kontraesanean da beste txanpon kriptografiko batzuei ezarri nahi dizkioten muga zorrotzekin.
Beraz, ezarri nahi duten teknologia berri honek stema ekonomikoa bere horretan utziko du, oraingo kurba exponentzial berarekin eta gainera guganako kontrola areagotuko du, askatasun eta pribatasunaren kalte. Ikusteko dago ze taktika erabiliko duten gizarteak txanpon zentral digital hauek onartu eta erabili ditzan, agian hasieran goxokiak jarriko dituzte orain dela urte batzuk bankuak erabiltzeko egin zuten bezela edo zer dakit nik, baina markoa ia osaturik dago eta ez dute atzera egingo.

e4bd397594a23562fd1165af9c7ae46a0f8e32e6353f808293ca5729d6c8445c.jpg

 

 

 

How do you rate this article?


0

0

berbenir
berbenir

Berbenir started as a musical radio program, now is searching and trying in this new cripto world.


berbenir...Kriptokeitxan
berbenir...Kriptokeitxan

Horma hau erabiliko dut, habiada bizian garatzen eta mutatzen ari den cripto mundu honi, argazki batzuk atera eta eskegitzeko asmoz. Hizkuntza bat baino gehiago erabiliz, bidean harrapatu eta probatu ditudan proiektu eta jokoen nire ikuspuntua./////// Tratare de sacar pequeñas fotos al cripto mundo y los colgare en este blog en forma de opiniones sobre proyectos y juegos con los que he enredado.

Send a $0.01 microtip in crypto to the author, and earn yourself as you read!

20% to author / 80% to me.
We pay the tips from our rewards pool.