#3.- Diruaz zertxobait.


 

d6e21a43c43b3c4470a688609544f5242c8e569a5b79896170e8f8fe7230c744.jpg

 Mundua ekonomia modu berri batera aldatzen ari dela dirudiela esan nuen aurreko atalean eta Bitcoinak badu zeresana aldaketa hontan.  Orainarte nahiko isilpean egon den 'kripto' mundua azaleratzen ari da pixkanaka, horren erakusle nabarmena da hainbat herrialdek azken urtean Bitcoin-a euren ekonomian sartu izana txanpon gisa. El Salvador-ek eman zuen lehen pausua, ondoren Errusia,... zarata dago Hondurasen, banku zentralak ezetz dio, baina nekazariek badarabilte... , Panama eta Guatemalan ere badirudi badabiltzala teknologia berri hau barneratu nahian... baina zergaitik? Zertarako txanpon digital bat eta ze balio dauka horrek?  Horretarako, uler dezagun lehenbizi dirua zer den gutxi gora behera. 

 Iraganean, trukea bideragarria ez zela ohartu zirenean, bizitza errazteko asmatu zen dirua itxura denez, eta honek dohain batzuk behar ditu baliotsua izan dadin. Dohain horietako bat material eskasa edo urria izan behar dela da, horregatik barnealdeko zenbait lurraldetan itxasoko txirlak erabili ohi ziren. Kontabilitate unitate gisa erabiltzen da, ekonomia bat osatzen duten ondasunak kontabilizatzeko tresna da dirua. Ekonomia baten, komerziatzeko 100 gauza baditugu eta 100 diru unitate badauzkagu ,txirlak adibidez, komerziatzeko gauza bakoitzaren balioa txirla 1 izango da. Berriz, 100 ondasun eta 1000 txirla baditugu, ondasun bakoitzak 10eko balioa izanen du. Hau da, gero ta diru gehiago eduki, honen balioa txikiagoa da eta bere masa haunditu einean, balioak jeisten jarraituko du. Honaino nahiko garbi, dirua kontabilitate tresna da eta EZ du balorerik ematen, balorea ematen dutenak ekonomietan sortzen diren ondasunak dira. Iraganean Kontabilitate unitate bezala erabiliriko material batzuk, txirlak,gatza, harribitxiak, eta batez ere zilarra eta urrea izan dira.

 

4921a6a0db1bc849c2395d7366c00499930a48e7704da2c0d0889e5aaa9dd8a4.jpg

  Kontzeptu hau ulertuta, gaur egungo mundua osatzen duten 194 herrialdeetariko askok euren txanpon propioa dutela ikusten dugu, hau da, herrialde bakoitzak kontabilizatzeko bere era dauka eta txanpon hori, tokian tokiko agintari eta gobernuek monopolizaturik dute. Baina mundu mailako komertzioa globala da, eta komertzio hontarako ez daude txanpon guztiak onartuta. Argentina edo Txiletarra bazara adibidez, ezingo duzu zure herrialdeko txanpona erabili, horretarako balioa daukaten txanponak,hots, 'dibisa konbertible' bat erabili beharko duzu. Dibisa sendoenak, dolarra, euroa, libra, Yen japoniarra, Kuwait-ko Dinar-a... etabar dira eta haibat arrazoi daude txanpon hauek balio hori izateko. Lehenbizi, herrialdeak duen indar militarra. Indar honi esker, beste herrialde batzuk menderatzeko gai dira eta modu horretan, behar dituzten hainbat ondasun lortu. Izan petroleoa, koltan mehategi bat, litioa,.... Bigarren arrazoia, indar ekonomikoa da. EEBBren kasuan, bertako ekonomia munduko lehenetarikoa da ekoizpenean naiz berrikuntza garapen eta ikerketan, enpresa ezagun ta garrantzitsu askok osatzen dute eta hauek ere indartzen dute dolarraren onarpena.
Mundua beraz, zatituta dago arlo hontan. Herrialde batzuk Dolarra onartzen dute dibisa eta balore erreserba bezala, beste batzuk euroa, beste batzuk eurena bakarrik,... beraz, gobernantza arazoak daude eta Bitcoinek konpondu dezake.
Bitcoin txanpon digital mota bat da (ez bakarra), kaleratu zen lehena da, ez da faltsifikagarria ezin da kopiatu, urria da (21milloi unitatera mugatua dago), eramangarria da eta 'fungible' edo itzultzailearen arabera, suntsikorra da.
Hurrengo atal baten ikusiko dugu sakonago, baina txirlak edo urrea bezalako gaiak erabili badira orainarte, zilegi da pentsatzea gaur egun, txanpon digital batek urrea ordeztu dezakeela balore erreserba global bezala. Munduko kontabilitatea, 21milloi bitcoinen arabera kontabilizatuko litzateke....
Eman buelta batzuk buruari honen inguruan eta ea laster, 4. atal baten, gai hontan sakonduz hiztegia zabaltzen hasten garen.

71ba6fbb4f4c9f0921ca3fb6327dd714b2ce63a27dd082c8fc187b047e55c1e5.jpg

 

 

 

 

How do you rate this article?


0

0

berbenir
berbenir

Berbenir started as a musical radio program, now is searching and trying in this new cripto world.


berbenir...Kriptokeitxan
berbenir...Kriptokeitxan

Horma hau erabiliko dut, habiada bizian garatzen eta mutatzen ari den cripto mundu honi, argazki batzuk atera eta eskegitzeko asmoz. Hizkuntza bat baino gehiago erabiliz, bidean harrapatu eta probatu ditudan proiektu eta jokoen nire ikuspuntua./////// Tratare de sacar pequeñas fotos al cripto mundo y los colgare en este blog en forma de opiniones sobre proyectos y juegos con los que he enredado.

Send a $0.01 microtip in crypto to the author, and earn yourself as you read!

20% to author / 80% to me.
We pay the tips from our rewards pool.