#6.- Zabaldu K-atea


 

Blockchain-a noiz eta nola sortu zen ikusi bagenuen aurreko atalean, oraingoan funtzionamentua ulertzen saiatuko gara.
Naiz eta gaur egun jadanik mota ezberdineko bloke kateak garatu diren, oinarrizkoena ikusiko dugu, 'proof of work' edo lanaren froga bidezkoa hain zuzen.
Blockchain datu base bat da, erabiltzaileen artean transakzioak egiteko aplikazio informatikoa. Mobillean eta ordenagailuan erabili daiteke eta proiektu bakoitzak bere katea eduki dezake edo beste kate batera atxiki. Blockchainak ez du balorerik, teknologia da, balorea duena bertan garaturik dagoen proiektua da.
Bitcoinen kasuan adibidez balorea bere gaitasunek (eramangarria da, urria da 21 milloi egongo dira eta suntsikorra) eta erabiltzaileek ematen diote eta honi eskerrak tresna aproposa da munduko ekonomiarentzat. Baina nola sortzen da? Zergatik ezin da faltsifikatu? Nork ematen ditu ontzat eragiketak? Non gordetzen da? Galdera guzti hauek erantzuten saiatuko naiz.

 

4244b9464ab17340f0795cdde09913c5bc2780228707f7f092ee0da3059f9355.jpg

 

Demagun hainbat erabiltzailek Bitcoin sarean transferentziak egin dituztela beraien artean. Eragiketa hauek datu base baten gordetzen dira excel orri bat bailitz, eta 10 minuturo excel orri berri bat sortzen du aurrekoarekin loturik , etengabe, erloju batek bezala. Excel orri edo datu base hauei deitzen zaie blokeak eta bloke bakoitzak 2400 transakzio inguru gorde ditzake. Datu base hauek erabiltzaile berezi batzun ordenagailuetan ('nodoak') daude gordeta, 'minero' bezala ezagutzen ditugun erabiltzaile hauek guztiak euren artean loturik daude eta maila berekoak dira, hots, ez dago jerarkia bertikalik. Minero lanak edonork egin ditzake, beharrezko materialean eta energian egin behar den inbertsiorako prest egonez gero. Hor dago bitcoinen berezitasun nagusitako bat, ez dagoela nodo edo beste entitate zentralik aginduak ematen edo guztiak kontrolatzen, gobernantza deszentralizatuta baitago. 'Nodo' guztiek daukate bloke ororen informazioa, horrela bat edo batzuk eroriz gero ere, erlojuak martxan jarraitzen du aktibo dauden beste nodo guztietan.
Blokeak seriean doaz kateaturik, ilara txukun baten eta orden hori ezin da aldatu. Gainera blokeak banan banan bakarrik idatzi daitezke eta pasatu den bloke baten informazioa ere aldaezina da. Guzti hau honela izan dadin eta bi nodok batera bloke bat ez idazteko edo norbaitek eragiketak bere nodora ez desbideratzeko, bloke bat betetzen den bakoitzean, nodoen arteko leihaketa hasten da hurrengo blokea idazteko.
Horretarako, sistemak eragiketa bat ebaztea eskatzen du. Eragiketa honek, blokeko informazioa harturik erantzun bat bilatzean datza, baina baldintzak ere aurrez ezarrita datoz erantzuna erraza izan ez dadin, are gehiago, erantzuna bilatzeko modu bakarra zortea da.
Hau da jendeak minatzen izugarrizko energia pilla erabiltzearen arrazoia, gero ta eragiketa gehiago segunduko, arik eta aukera gehiago inkognita ebazteko. Behin makina batek erantzuna lortuta, erabiltzaile horrek lortzen du saria Bitcoin eran. 2022ko maiatzean, bloke bat idaztearen saria 6,25 BTC-koa da, dolarretara aldatuz gero, 187.500$ inguru.
Erantzun hori, 'Hash' bezela ezagutzen da eta Esan daiteke, blokearen zigillu pertsonala dela Hash-a. Hurrengo blokea idazten hastean, aurreko blokearen 'Hash'-a da idazten den lehena, honek bermatzen duelarik katearen segurtasuna, aurretik aipatu dugun ilara mantentzea, pasaturiko blokeak aldatzea ezinezkoa izatea etabar. Bloke berria sortzean, aurreko blokearen eragiketaren Hash-a eta gero, jasotako sariaren transakzioa da idazten den lehena eta ondoren doaz beste guztiak.
Nodoak gehituz doazen einean, eragiketaren zailtasuna areagotuz doa eta nodoak gutxitu ala erraztu, baina zailtasun maila honek beti bermatu behar duena blokeen arteko denbora errespetatzea da, esan dugu Bitcoin erloju bat dela  eta zailtasun mailak ezartzen du denbora. 10 minutu.
Behin emaitza izanik, beste nodo guztiek blokeko transferentziak eta Hash-aren eragiketa konprobatzen dute, eta guztia ondo izaki, hurrengo blokea idazten da.
Hau da mineroek bitcoinak irabazteko duten bigarren modua, blokeak ontzat eman eta transakzioak balidatzean, transakzio hauetan ordaintzen den zergaren ( fee) zati bat iristen baita nodo bakoitzera. Estimatzen da 2046 ingururako sortuko direla bitcoin guztiak eta orduandik aurrera, balidazioa izango da sariak lortzeko modu bakarra.
Hau da goiti-beitik 'proof of work'edo lanaren bidezko froga erako bloke kate batek duen funtzionatzeko era gai teknikotan gehiegi sartu gabe. Atxikita uzten dudan bideo hontan, grafikoki eta oso era txukunean ikus dezakezue naiez gero, irudiekin errazago barneratzen baitira kontzeptu batzuk.

Gaur egun darabilgun FIAT sisteman, banku zentrala eta erabiltzaileen arteko bitartekariak ohiko bankuak badira, Bitcoin sistemak bere konfidantza 'exchange' edo banku birtualen esku uzten du. Asko dira gisa hontako exchange-ak,gutxi batzuk aipatzearren, Binance, Coinbase, Crypto.com,  Eurocoinpay eta Bit2me espainiarrak,... hauek guztiek, gaur egungo bankuekin lotzen dituzten pasabideak dituzte, bertara euro, dolar edo nahi den moneta bidaltzeko. Exchange baten kontua zabaldu eta SEPA bidez edo txartelez dirua bidali nahi izanez gero, lehen izen edo e-mail bat nahikoa bazen exchange baten alta emateko, gaur egun kripto mundua jasaten ari den erregularizazioarekin, 'KYC' ( know your client') edo ezagutu zure bezeroa protokoloa erabiltzen denez, guztiek eskatzen dute nortasun agiriaren argazkia, faktura baten argazkia, etabar.

Behin dirua exchange-ra iristean, Bitcoinengatik truka dezakezu. Prozesu hontan, orainarte beste pertsona batek zuen BTC-a jabez aldatzen da, ez duzu berri bat erosten. Plataforma hauek, zuk erositako Bitcoinak gordetzeko zerbitzua ere eskaintzen dute, baina kontutan eduki behar da hauek jabetza pribatuko enpresak direla eta bertan gordertzen duzuna beraien kontrolpean dagoela ('Not your wallet, not your coins'). Zure txanponak gordetzeko badaude beste kartera batzuk, pertsonalak eta norbere ardurapean daudenak... baina hurrengo atal baten ikusiko dugu hau guztia!

 

fa54c20f467b64754d91da6cc934b73825eb9d1fd0d9a155717327461d74e684.jpg

How do you rate this article?

1


B Desertua
B Desertua

Moebius-ek sorturiko lurraldeaz gain, orain Txapa irratiko irratsaioa ere bada. Blockchain-eko bizipenak eta ikasten goazena hemen idazteko asmoarekin zabaldutako horma da hau.


B Desertua...Kriptokeitxan!!
B Desertua...Kriptokeitxan!!

Horma hau erabiliko dut, habiada bizian garatzen eta mutatzen ari den kripto mundu honi, argazki batzuk atera eta eskegitzeko asmoz. Agian, hizkuntza bat baino gehiago erabiliz baina beti ere gehiena Euskaraz , bidean harrapatu eta probatu ditudan proiektu eta jokoen nire ikuspuntua isladatzen saiatuko naiz.///////

Send a $0.01 microtip in crypto to the author, and earn yourself as you read!

20% to author / 80% to me.
We pay the tips from our rewards pool.