Blockchain euskaraz.....hasieratik

By berbenir | berbenir...Kriptokeitxan | 15 Mar 2022


Bi urte bete dira martxoan kripto munduan kuxkuxeatzen hasi nintzenetik. Fede kontuek eraman ninduten bertara, batetik gaur egungo FIAT sistema fiduziarioangan fede faltak,eta bestetik etorkizun ekonomiko oparoago baten fedeak edo behintzat norbere ekonomiaren kontrol edo zelabaiteko burujabetzarako tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasteko gogoak.
Ez naiz ekonomi ikaslea edo aditua eta eskolan ere ez nintzen zenbakiekin trebeena, programatzen ere ez dakit eta inbertitzeko kapital handirik ere ez dudan arren, bide hau neure kontura egin dut eta askotan hanka sartuz ikasiz noa, erraza baita hanka sartzea horren azkar eratzen eta zabaltzen ari den arlo baten.

fb014a33c7858a18ea40e31f14695c499bf4201e4386b6b2774f322396734697.jpg
Nire asmoa blog hontan, bi urte hauetan eman ditudan pausuen eta ikusi ditudan proiektuen berri ematea da, inori lekziorik eman gabe eta ahal dudan einean, euskaraz.
Beraz, poliki-poliki hiztegi berri bat zabaltzen hasiko gara eta hiztegi horren hitzek atzean gordetzen dutena hobeto ezagutzen saiatzen. wev 3.0, blockchain, nft, fomo, wallet, L2, fork,.... Hitz berri asko dira 'metaerrealitate' hau osatzen dutenak eta batzuk azkar harrapatzen diren arren badira ordea, kontzeptu konplexuak adierazten dituztenak ere. Baina ez arduratu, ibilian ibiliaz eta lagun artean errazago barneratzen da ta 'erderakada' handiena ere.
Hasiberria naiz 'blockchain' munduan eta norbaitek bere ekarpena egin nahi badu ongietorria izango da, 'blog' bat elikatzea ere inoiz ez dut inoiz aurretik egin, beraz pazientzia pixkatekin hartu eta hemen ere ekarpenak ongietorri!
Hasiera behintzat eman diogu beraz euskarazko blockchain horma honi, ilusioz eta apur bat beharraz baita, gauzak ahaztu egiten baitira idatzi ezean eta gizakia erraz erortzen da bi edo hiru aldiz harri berean!

9552c8f4ed96f786e351c3314dfdd0751aed781e60237d0b697605e732156d22.jpg

How do you rate this article?


0

0

berbenir
berbenir

Berbenir started as a musical radio program, now is searching and trying in this new cripto world.


berbenir...Kriptokeitxan
berbenir...Kriptokeitxan

Horma hau erabiliko dut, habiada bizian garatzen eta mutatzen ari den cripto mundu honi, argazki batzuk atera eta eskegitzeko asmoz. Hizkuntza bat baino gehiago erabiliz, bidean harrapatu eta probatu ditudan proiektu eta jokoen nire ikuspuntua./////// Tratare de sacar pequeñas fotos al cripto mundo y los colgare en este blog en forma de opiniones sobre proyectos y juegos con los que he enredado.

Send a $0.01 microtip in crypto to the author, and earn yourself as you read!

20% to author / 80% to me.
We pay the tips from our rewards pool.