#2.- Zergatik sartu naiz saltsa hontan

By berbenir | berbenir...Kriptokeitxan | 17 Mar 2022


2020ko etxealdian giñela, galdera asko nituen dantzan neure buruan. Egoera surrealista hark nire irudimena astintzen zuen eta ia hura guztia experimentu sozial bat ote zen pentsatzen nuen behin da berriz. Telebista itzali eta neure kabuz ikertzen hasi nintzenean topo egin nuen lehenbizi Bitcoin eta blockchain hitzekin. Logika erabiliz, pentsa daiteke ekonomiari buruzko gaiak ekonomilariek jorratzen dituztela, baina kasu hontan harritu ninduena, bideo plataforma ezagun baten (ezagunena) konspirazio kutsuko bideotan hari zirela gaiari buruz. Horra ba, lehen kontaktua gauzaturik, baina ezer ez nuen ulertzen.Informatzen jarraitu nuen, baina hari askotatik tiraka poliki-poliki korapilloa nasai dadin eta hobeto josi entzun berri nituen nobedade guztiak. Ahots berri hauek ziotenak pisua hartuz joan zen ausnartu einean, nola kontrolatu zenezake zure eskutan ez dagoen dirua? Bankuan daukazun diruaren kontrolik ba al daukazu? Noiz arte?...
Espainiak orduan (2020an) Iberpay enpresarekin 'CBDC' edo Txanpon digitalen banku zentrala eratzeko akordioa gauzatu zuen eta Vaticanotik 'Capitalismo inclusivo'' bat ezartzeko aliantza ikaragarri boteretsu baten albistea ere iritsi zitzaigun, 'planetaren zaindari' eta guzti. Aspaldi nengoen nire konfort egoeratik at eta zurrunbillo honek ikertzeko gogoa areagotu besterik ez zidan egin. Orduan entzun nuen lehen aldiz mundu mailako desastre haundien atzean aldaketa ekonomiko bat dagoenaren teoria edo beste era batera ikusita, desastre haundiek,aldaketarako marko ekonomiko aproposak uzten dituztela. Ikus daigun pixkat gañetik...

7aa5f6fc933b9267aa04b1ee60b8c023b894c80c4162837f8ee5c30568cc2254.jpg
Lehen mundu gerratean, 1870etik joera aldatuz urre patroia kendu eta transakzio finantzieroak gobernuen kontrolpean egotera pasa ziren, 'proteccionismo economico'aren izenean. Bigarren mundu gerran, Bretton Woodseko hitzarmenean, politika ekonomiko mundial berriak ezarri ziren, banku mundiala sortu zen eta baita FMI delakoa ere. 1971 inguruan Nixon presidenteak urre patroiaren leihoa 'tenporalki' itxi zuen dolarraren debaluazioa ahalbidetuz eta 1973an Gerra hotzaren baitan, Egipto eta Siriak Israelekin egin zuten 'Yom Kipur' gerra ondoren, EEBBek Arabiar monarkia defendatzea siñatu, eta petrodolarra agertu zen. Inzidentzia mota hauen laburpen xume honekin jarraituz, 2001eko dorre bikien erorketan jarriko dugu fokua, dorreak erori zirenean sekulako desastrea jazotzeaz gain, sistema ekonomiko baten eraistea ekarri baitzuen. EEBBen kontrolpetik urten nahi zuten herrialde batzuk BRIC delako aliantza ekonomiko komertziala sortu zuten. Herrialde hauek Brasil, Rusia, India eta China ziren, urte batzuk geroago Surafrika gehitu zitzaielarik. BRICS. Herrialde hauek SWIFT transferentzia sistematik irten eta eurena sortu zuten.
2008ko krisia, bankuen erreskatea eta guzti horren ondoren berriz, 2009ko urtarrilak 3an Bitcoin jaio zen. Orain, bi urteko pandemia eta honen inguruan harturiko erabakiak ikusiz, zentzu asko hartzen dijoan ekonomi mota berria.
Azken gertakariak ikusirik diot zentzuarena eta hiru adibidetan laburtuko dut. Lehen adibidea Afganistanen daukagu, 2020an ez zen ageri 'Chainalysis', bitcoin onarpen mailaren arabera herrialdeak sailkatzen dituen zerrendan. Eta 2021ean berriz, 20.postuan aurki genezake.
Bigarren adibidea, Kanadan. Muga pasatzeko 'covid pasea' erabiltzearen aurka zeuden Kamioilarien greban, Trudeau presidentearen taldeak parte hartzaileen bankuko kontuak blokeatzeko baimena eman zuen eta kamioilariek 'kripto' bidezko finantziazioz funtzionatu dute.

4890b2c9d371a783ca363fff3b86d8f6b52dd806bd726c704cd743b6c863ea47.jpg


Eta hirugarren adibidea, Ukraninia, Errusia eta Europan daukagu. Putinek, Otan-ek ezarririko blokeoei aurre egiteko, Bitcoin eta kriptoak erregulatzeko lege proiektu bat egitea agindu zuen, aktibo digitalak rubloaren parekide izango direlarik. Ukrainiak ere finantziazioa jasotzen du kripto bitartez eta 'airdrop' bat ere antolatu zuen naiz eta gero atzera egin.
Gero bestalde, El Salvador, Venezuela,... eta beste hainbat herrialdek ateak ireki dizkiote ekonomia berriari eta Europar parlamentuak ere, Bitcoin legez kanpo ez uztea bozkatzeaz gain, diskurtsoa aldatu eta orain kripto aktiboak 'segurtasun eta gardentasun elementu nabarmenak dituzten tresna finantzieroak' direla dio.

Guzti hau kontutan izanik eta orain arte sistemak gurekin nahi duena egin duela ikusirik,  sostengarritasun eta ekologiaren izenean ( agenda 2030), antolakuntza berriak mundua birtualizatzeko prozesuan ('CO2 free' nola ez) barneraturik gauzka eta nik ekonomi birtual eta sostengarri berriaren funtzionamentua ikastea pentsatu dut, ia garaiz hasteak orainarte jantzita eraman dudan ezjakintasunaren benda begi paretik kentzen laguntzen didan... eta bidean dibertitzeko gai banaiz, ba ongi baino hobeto!

8191c2cd9407a81f902521a8515c127904611a1b54c837d1e95ddc1f49913872.jpg

How do you rate this article?


0

0

berbenir
berbenir

Berbenir started as a musical radio program, now is searching and trying in this new cripto world.


berbenir...Kriptokeitxan
berbenir...Kriptokeitxan

Horma hau erabiliko dut, habiada bizian garatzen eta mutatzen ari den cripto mundu honi, argazki batzuk atera eta eskegitzeko asmoz. Hizkuntza bat baino gehiago erabiliz, bidean harrapatu eta probatu ditudan proiektu eta jokoen nire ikuspuntua./////// Tratare de sacar pequeñas fotos al cripto mundo y los colgare en este blog en forma de opiniones sobre proyectos y juegos con los que he enredado.

Send a $0.01 microtip in crypto to the author, and earn yourself as you read!

20% to author / 80% to me.
We pay the tips from our rewards pool.